Laborioso y próspero 2022. Son 30 las cajas para aves insectívoras y rapaces nocturnas. Desde 1990. En Gipuzkoa. Abanderan Donostia, Astigarraga, Errenteria e Irun. Acompaña el cuaderno de campo y sus fotos. “¿Para cuándo otra inspección?” Preguntan quienes han ido. Quieren volver. Quieren vivir.
2022.a, beste urte oparoa, baita ahalegin handikoa ere. Hegazti intsektujale eta gaueko harraparientzako 30 kutxa. 1990etik. Gipuzkoan. Donostia, Astigarraga eta Errenteria, aparretan. Landa-koadernoa eta bere argazkiak, lagungarri. Noizko beste ikuskapen bat? Bertaratu direnen galdera klonikoa. Itzuli egin nahi dute. Bizi egin nahi dute.
La ardilla roja ha entrado en casa de su archienemigo, el cárabo. Allí ha parido 3 crías. En la copa de un laurel en Ulia. Le ha ido bien. Vistas a la playa Zurriola. También el carbonero común ha hecho lo propio y les ha levantado el cuarto a los Señores de la Noche. Ha llevado musgo a tutiplén. Pero la entrada es grande y alguien le ha almorzado la puesta. ¿El arrendajo, quizá? Tendrá que aprender. Tenía cerca y disponibles otras cajas nido pequeñas y seguras para él, pero las ha ignorado.
Amanece en Aiako Harria. Una nube gigante compuesta por 2520 aves forestales atraviesa el cielo de este a oeste por Orereta, Astigarraga y Ulia eclipsando la luna y las estrellas. Es la nube de la biodiversidad nativa de Gipuzkoa, la de las 2520 aves que, restadas las defunciones, han salido al exterior de las cajas-nido de Parkea Bizirik durante el intervalo 1990 – 2022. Agateadores, cárabos, gorriones, trepadores, herrerillos, carboneros… Así queda documentado en las 7508 inspecciones realizados durante los últimos 32 años de nuestra vida. Ya es mucho más tiempo de vida con cajas, que sin ellas.
¿Y la exposición fotográfica “30 años con cajas nido” de Parkea Bizirik? Se la ha visto caminando por las Casas de Cultura de Okendo y Egia, en el campus de la Universidad del País Vasco en Donostia y en la cárcel de Martutene. Vuela la Expo y 2520 melodías atesoran Gipuzkoa.
- Disfruta del vídeo en YouTube: HIJAS DEL VIENTO https://youtu.be/CbWF8pgAx10
- Descargar comunicado
- Fotos
En Egia, a 19 de febrero de 2023
Parkea Bizirik “Kukulunbera”
111 arrautza, 87 jaiotza eta kanpora atera diren 72 txita. 54 kaskabeltz handi, 16 amilotx urdin eta 2 urubi arrunt. 163 ikuskapen, orotara. 2022ko boluntariotza naturzalearen datuak. Parkea Bizirik dugu izena. Gipuzkoako ondare naturala zaintzen dugun 16 elkarte naturzaleok bat gara eta, norberak bere espezialitatea duen arren, horietako edozein izen ere gure egin dezakegu edota haiek gurea.
Katagorria bere etsai porrokatuaren etxean sartu da, urubiarenean. Bertan, Uliako ereinotz baten adaburuan, 3 kumez erdi da. Ondo joan zaio. Zurriola hondartza begi-bistan. Kaskabeltz handiak ere gauza bera egin du eta Gaueko Jaun-Andreei gela ostu die. Goroldio mordoa eraman du. Baina sarrera handiegia da eta norbaitek burua sartu eta errunaldia gosaldu dio. Eskinosoak, apika? Ikasi egin beharko du. Gertu eta erabilgarri, beste habia-kutxa txiki eta seguru batzuk ere bazituen, baina baztertu egin ditu.
Aiako Harrian eguna laster argituko du. Ilargia eta izarrak itzaliz, 2520 baso-hegaztik osatutako hodei erraldoi batek zerua ekialdetik mendebaldera Orereta, Astigarraga eta Ulia zeharkatu ditu. Gipuzkoako bertako bioaniztasunaren hodeia da, heriotzak kenduta, 1990 – 2022 bitartean Parkea Bizirik-eko habia-kutxetatik kanpora irten diren 2520 hegaztiena. Gerri-txoriak, urubiak, txolarreak, garrapoak, amilotxak, kaskabeltzak… Horrela gure bizitzako azken 32 urteetan egindako 7508 ikuskapenetan dokumentatu dugu. Bizi-denbora gehiago kutxekin, kutxarik gabe baino.
Eta Parkea Bizirik-eko “30 urte habia kutxekin” argazki erakusketa? Okendo eta Egiako Kultur Etxeetan bide egiten kusi dute, baita Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen campusean eta Martuteneko espetxean ere. Erakusketa badoa hegaz, Gipuzkoa altxor bilakatu duten 2520 doinuekin batera.
- Ikus ezazu bideoa YouTube-n: Haizearen kumeak
https://youtu.be/wcKQ-XX3xHM - Komunikatua deskargatu
- Argazkiak
Egian, 2023ko otsailaren 19an.
Parkea Bizirik “Kukulunbera”