El bosquete rezuma salud. Las ramas de un roble centenario se extienden y conforman una esfera majestuosa entre robles de menor edad. Sus ramas y hojas permiten que la luz llegue al suelo y que las zarzas conformen un tupido sotobosque con flores para abejas, refugio para erizos y humedad para lombrices.
Basoa distiratsu dago. Ehun urte baino gehiagoko haritz baten adarrak (1. & 4. argazkiak) esfera erraldoi bat osatu arte zabaldu dira. Aldameneko haritz gazteek eremuaren edertasuna are gehiago borobildu dute. Haren adarrek eta hostoek argiari lurrerainoko pasabidea luzatu diote, sasiei oihanpe trinkoa osatzeari aukera emanez; horra hor erleentzako loreak, trikuentzako babeslekuak eta zizareentzako hezetasuna bezalako paradisuak, bakar batzuk aipatzearren.
Bajo nuestros pies y en el mundo invisible de este bosquete de Astigarraga y, también de todos los bosques de la Tierra, se desarrolla la denominada Wood Wide Web o Internet Natural del Bosque; una red que, en ocasiones, puede llegar a alcanzar cientos de hectáreas de extensión y varios miles de años de vida.
La red está compuesta por una maraña de filamentos de hongos que conforman uniones físicas simultáneas con raíces de árboles y plantas.
De esta red subterránea y, entre la hojarasca del robledal sito en Astigarraga, asoma y llama la atención una esfera amarilla de unos 4 cm de diámetro. Es la gleba o parte reproductora aérea del hongo escleroderma amarillo (Scleroderma citrinum).
La gleba es la parte del hongo que habitualmente denominamos seta. Las setas son a los hongos lo que los frutos son a los árboles. Al madurar, la gleba se rompe y libera miles de esporas que originan nuevos hongos. De hecho, durante la inspección, se ha podido observar que este ejemplar ya presenta la gleba con una amplia abertura horizontal donde se aprecia su interior gris con infinidad de esporas preparadas para su diseminación.
Unos metros más hacia arriba y, junto a las raíces del gran roble centenario, asoman también otras especies de hongos, como el Scleroderma cepa.
Estos y otros tipos de hongo desarrollan bajo tierra una estructura filamentosa llamada micelio, semejante a una raíz. Parte de esta estructura puede extenderse libremente bajo tierra y otra puede insertarse en la raíz del roble y de otras plantas en beneficio mutuo.
Si conforman equipo, el roble incrementa la captación de agua y de minerales, sobretodo fósforo y nitrógeno. También acelera y refuerza su propia fotosíntesis, creciendo más y mejor. Los hongos reciben a su vez carbohidratos y azúcares que no puede producir por sí mismo, necesarios para su subsistencia.
Esta simbiosis, habitual entre plantas y hongos, ayuda a mantener y fortalecer la salud de los bosques, ya que, entre otras ventajas como la asimilación de nutrientes, el arbolado combate mejor las enfermedades, los ataques de organismos patógenos, las sequías y la absorción de metales pesados.
Internet Natural es vital para la vida de los bosques y la nuestra propia. Su función es favorecer que los ecosistemas forestales funcionen, incluida la parte aérea y visible del bosque que sí podemos ver. Convertir la materia muerta en nutrientes para el arbolado, transportar estos nutrientes y agua entre diferentes ejemplares de seres vegetales y comunicarse bioquímicamente con ellos son algunos de sus logros.
Parkea Bizirik “Kukulunbera”
En Egia, a 17 de diciembre de 2022
Basoa distiratsu dago. Ehun urte baino gehiagoko haritz baten adarrak esfera erraldoi bat osatu arte zabaldu dira. Aldameneko haritz gazteek eremuaren edertasuna are gehiago borobildu dute. Haren adarrek eta hostoek argiari lurrerainoko pasabidea luzatu diote, sasiei oihanpe trinkoa osatzeari aukera emanez; horra hor erleentzako loreak, trikuentzako babeslekuak eta zizareentzako hezetasuna bezalako paradisuak, bakar batzuk aipatzearren.
Gure oinpetan eta Astigarragako basotxo honen mundu ikusezinean, zein Lurreko gainerako basoetan ere, Wood Wide Web edo basoaren internet natural deritzona garatu da; noiz edo noiz, ehunka hektareako hedadura eta milaka urteko bizitza izatera irits daitekeen sarea.
Sarea onddoren harizpi-mordoilo batez osatuta dago, zuhaitz eta landareen sustraiekin aldi berean lotura fisikoak eta elkarrekintzak eratzen dituena.
Lur azpiko sare horretatik, eta Astigarragako hariztiaren orbelaren artean, 4 cm inguruko diametroa duen esfera hori eta deigarri bat sortu eta altxatu da. Astaputz arruntaren (Scleroderma citrinum) onddoaren gleba edo lur gaineko zati ugaltzailea da.
Gleba eskuarki perretxiko deitzen dugun onddoaren zatia da. Loreek landareentzat duten funtzioa, perretxikoek onddoentzat duten funtzio bera da. Heltzean, gleba apurtu egiten da eta onddo berriak sortzen dituzten milaka espora askatzen ditu. Izan ere, ikuskapenean ikusi ahal izan denez, ale horrek, dagoeneko gleban irekidura horizontal zabala badu; haren barrunbe grisean, barreiatuta izateko prest espora ugari daude.
Metro batzuk gorago, ehun urtetik gorako haritz erraldoiaren sustraien aldamenean, beste onddo espezie batzuk ere ageri dira, hala nola Scleroderma cepa. 5. argazkia.
Hauek eta baita beste onddo mota batzuek ere, lur azpian sustrai baten antza duen harizpi-formako mikelio izeneko egitura garatzen dute. Egitura horren zati bat lurpean libreki zabal daiteke, eta beste bat haritzaren eta beste landare batzuen sustraietan, elkarren mesederako txerta daiteke.
Taldea osatzen badute, haritzak ur eta mineralen xurgapena emendatzen du, fosforoa eta nitrogenoa batez ere. Era berean, bere fotosintesia bizkortzen eta indartzen du, gehiago eta hobeto haziz. Onddoek, aldi berean, beren kabuz ekoiztu ezin dituzten karbohidratoak eta azukreak jasotzen dituzte, bizirauteko beharrezkoak direnak.
Landareen eta onddoen arteko sinbiosi horrek basoen osasuna mantentzen eta indartzen laguntzen du. Besteak beste, mantenugaien asimilazioa, zuhaiztiak gaixotasunei, organismo patogenoen erasoei eta lehorteei hobeto aurre egitea edota metal astunen xurgapena moteltzea bezalako abantailak, sinbiosi horren esker lortzen dira.
Internet Naturala basoetako bizitzarako eta baita geurerako ere, ezinbestekoa da. Bere funtzioa baso-ekosistemek behar bezala jardun dezaten laguntzea da, ikus dezakegun basoaren aireko eta ageriko alderdia barne. Hildako materia zuhaitzentzako mantenugai bihurtzea, elikagai horiek eta ura hainbat landare-izakiren artean garraiatzea eta haiekin biokimikoki komunikatzea bere lorpenetako batzuk baino ez dira.
Parkea Bizirik “Kukulunbera”
Egian, 2022ko abenduaren 17an