Glad is the Day, Parkea Bizirik Euskadi Irratian. Faktoria. 2025.07.10

2025.07.10

Euskadi Irratiak Faktoria izeneko irratsaioan Parkea Bizirik Elkarte Naturzalea Miramoneko egoitzara gonbidatu du. Bertan, Jon Artanok eta Ane Albisuk Joseba Gurutz de Vicente elkarrizketatu dute. Parkeko ondare naturala eta Glad is the Day makrofestibalak eragiten dituen kalte larrien inguruan mintzatu dira.

Irratsaioan Parkeko animalia batzuen soinuak igorri eta identifikatu dira eta haien inguruko ezaugarri batzuk deskribatu dira. Ondoren,. Atal benetan aberasgarria eta atsegina izan da. Ondoren, Parkean dauden arazoak konponbideak mahai gaineratu dira. Glad is the Day ekitaldiari buruz , ziurrenik aldez aurretik ezagutzen ez ziren hainbat datu argitaratu dira. Parkeari eragiten dizkion hainbat kalte erraldoi zerrendatu eta behar bezala, azaldu dira.

Benetan irratsaio akademikoa eta zoragarria.

Eskerrik asko, Euskadi Irratia.

Parkea Bizirik «Kukulunbera».

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.